
Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren astea dagoeneko hasi da Donostian. XX. edizioa den honetan, urriaren 31tik azaroaren 6ra bitartean, film labur eta luze berrienak aurkeztuko dira jaialdiko sail ezberdinetan.
Abel Ferryk zuzendutako Vertige pelikulak eman dio hasiera ekitaldiari, eta zazpi egunetan zehar ondorengo pelikulak aurkeztuko dira: Vertige, RoboGeisha, The Box, Dead Snow, Dread, Evangelion 2.0 You Can (not) Advance, Grace, The House of the Devil, Infestation, Lesbian Vampire Killers, Mutants, Número 9, Pandorum, Paranormal Activity, Sword of the Stranger, Tetsuo: The Bullet Man, Triangle, Vampire Girl vs. Frankenstein Girl, Viva la Muerte! Autopsie du cinéma fantastique espagnol.
Gainera aurten, bosgarren urtez, Komiki Jardunaldiak egingo dituzte jaialdiarekin batera, horrela, haurrei ere beren txokoa eskainiz. "Euskadi Fantastikoa" deitzen den atal honetan, Manu Ortega eta Alex Orbe marrazkilariak izango dira aipagarrienak.










0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada