2009/11/03

Teleprompterra

Teleprompterra (Autocue edo cue ere deitutakoa, hauetako gehien produzitzen dituen enpresaren eraginez) albistearen testua islatzen duen aparailu elektronikoa da. Albistea aurretik konputagailu batean kargatzen da, kamara baten aurreko aldean kokatzen dena. Batzuetan, aurkezleak oinetan daukan pedal baten bidez maneiatzen da, hau zapaltzerakoan, testua aurreratzen duena eta zapaltzeari uztean, hau gelditzea eragiten duena. Honi esker, aurkezleak albistea erosotasunez irakurri dezake, bere erritmoan. Beste kasu batzuetan, operadore batek kontrolatzen du, narratzailearen erritmoa zaintzeaz arduratu behar dena, irakurketa naturala eta ulergarria izan dadin.

Teleprompterra ezinbestekoa da albistegietarako, non aurkezlea eserita dagoen. Hala ere, gidoia jarraitzen duen edozein programarentzako ere erabilgarria izan daiteke.

Teleprompterrak oso garestiak direnez, internetek beste aukera bat eskaintzen dio hauetako baten beharra daukan edozeini; izan ere, aparailu hauen funtzioa betetzen duten programak existitzen dira, online eta doainik erabil daitezkeenak. Jarraian datozen linkak datorrena da dira aukeretako batzuk:

http://www.easyprompter.com/
http://www.cueprompter.com/
http://digg.com/software/Free_Online_Teleprompter

Argazkia helbide honetatik lortu dut:

www.videouniversity.com/files/JPromp1.gif

www.videouniversity.com/shop/jony-prompter-th...

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada