Jarraian agertzen den testua irratirako egindako moldaketa bat da. Jatorrizko idatzia, Berria egunkariko albiste bat da, irratian emititua izateko egokitu dudana. Horretarako, notiziaren laburpen bat egin dut. Datu eta ideia garrantzitsuenak hautatu, eta esaldi labur eta ulergarriagoak idatzi ditut notizia minutu batean azaldua eta erraz ulertua izan dadin:
Irratiaren izena: 101 Irratia
Albistegia: Infojarioa
Erredaktorea: Anne Unzueta
Hizlaria: Anne Unzueta
Atala: Komunikazioa
Iraupena: minutu bat
Euskarazko Komunikazio taldeak jaurdunaldi batzuk antolatu zituen atzo Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Bertan, euskarazko irratiek etorkizunera begira dituzten erronkak aztertu zituzten. Xabier Monasterio Bilbo Hiria Irratiko kideak azpimarratu zuenez, irratiek hizkuntza komunitateak trinkotzeko tresna izan behar dute. Horrekin batera, gizarte mailan duten garrantzia azpimarratu zuen. Azkenik, tokian-tokiko gaiak, zein gai globalagoak landu beharko lituzketela gehitu zuen.
Mahai inguruaren ostean, Irratigintza Internet aroan izeneko ekitaldia ospatu zen. Bertan, zenbait aditu bildu ziren irratigintzaren geroari buruzko eztabaidarekin jarraitzeko. Batik bat nabarmendu zutena, oraindik ere, uhinak errege direla izan zen. Gainera, ohiko irratien erosotasuna Sarean urrun dagoela aitortu zuten.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)










0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada