2009/12/22

telebistarako moldatutako albistea

Telebista: 101 telebista
Albistea: Twitterren informazio agentzia
Albistegia: Palazioren Berriak
Berriemailea: Anne Unzueta
Atala: Komunikazioa
Iraupena: 36 segundu



Honako hau telebistarako moldatutako albiste bat da. Testu originala idatzizkoa da, Berria egunkarian argitaratutakoa hain zuzen ere. "Twitterren BNOk nazioarteko albiste agentzia bat sortuko du" da albistearen titularra.

2009/12/16

2. ikaslana: Audio-Presentazioa



Bigarren ataza den hau Iratxe Garitagoitiarekin batera egin dut. Audio, argazki eta hitz idatziak dauzkan presentazioa da, Nabarralde edo Nafarzaletasunaren gaiaren ingurukoa. Guk konkretuki Nafarroan dagoen Xabierko Gazteluaren argazki erreportaia egitea erabaki dugu.

2009/12/02

Interneten garapena: bi direkzioko komunikazioa

Hasiera batean, Sarea komunikazio direkzio bakarreko bidea zen, non erabiltzaileak informazioa irakur zezakeen, baina ez idatzi; datu eta iritzi kontsumitzaile soila zen. 2005 urteaz geroztik, baliabide informatiko berriak agertzearekin batera (blogak, wikiak…), direkzio-biko komunikazio bidea bilakatu da, non erabiltzaileak bere ordenagailutik parte har dezakeen.

Horrela, Internet ideia trukaketarako bide aproposa bihurtu da, eta honekin batera, informazioaren demokratizatze prozesu bat eman da, herritarrek edukiak sortzeko aukera duten heinean. Honek, bitartekorik gabe informazioa eskuratzea ahalbidetzen du, eta era berean, erakundeek ezarritako zentsura gainditzea dakar, edukiak jada ez daudelako elite profesional baten eta bere interesen menpe. Eduki informatiboak jada ez daude erredakzio kontseilu baten irizpidepean edo arlo juridiko zein moralaren murrizketapean, edozein internautak sor ditzakeelako. Informazioaren gaineko boterea herriak dauka, iraultza elektroniko baten bidez autoritatearen inposizioak gaindituz.

Teknologia honen bitartez ez-profesionalen emanak notiziak osatzen dituzte. Honek guztiak dakarren arazoa edukien kalitate eta fidagarritasunean datza, ordea. Datuen trataera profesionala informazio magma nahasi batek ordeztu du, eta bertan, edozein baieztapen baliagarria da. Bere irizpideak eta kalitatearen selekziorako prozedurak ez daude finkatuak. Edozeinek, ordenagailu baten jabe izatearekin soilik, egiazko gertaera bat barregarri utz dezake, edo kalumnia bat egi bezala aurkeztu. Internet era guztietako datuz gainezka dago gaur egun, informazio ugaritasuna dago, datu faltsutasuna eta manipulazio interesatuak presente daudelarik, eta horrek datuen kalitatea zalantzazkoa izatea dakar.

Giza-sareak web 2.0 mugimenduaren barruan sailkatzen dira, Internet ulertzeko forma berri bat osatzen dutelarik. Hauen ezaugarri nagusia giza parte-hartzean datza. Interneten erabiltzailea jada ez da konformatzen Saretik informazioa jasotzearekin; horren ordez, bere esperientzia eta jakintzak konpartitzea bilatzen du; adierazpen, influentzia eta independentziarako desioak dauzka. Hau dela eta, adituek behar hauei erantzungo dieten soluzio berriak diseinatzera behartuta sentitu dira, erabiltzaileek egiturak gehitzeko aukera izan dezaten.

Gaur egun, informazioa bilatzeko errekurtso ugari sare-sozialetan oinarritzen dira, non artikuluen edukiak erabiltzaileen parte-hartzearekin osatzen diren. Hemen garrantzitsuena ez litzateke edukia bera izango, testuingurua baizik. Horregatik, erabiltzailea informazioaren kalitatea baloratzera behartuta dago. Gune hauetan aurki daitekeen materiala ez da aurreprozesatua edo balioztatua izan. Egiteko hau erabiltzailearengan geratzen da, batzuetan, bazterketarako irizpide egokien jabe ez dena. Beraz, informazioa filtratzeko beharra dago; erredakzioaren kalitatea, iturrien fidagarritasuna, edukien aberastasuna… aztertu behar dira. Faktore hauek izango dira kalitatezko informazioa aurkitzeko erabiltzailea gidatuko dutenak.

Euskarazko irratia, hizkuntza komunitateak trinkotzeko tresna

Jarraian agertzen den testua irratirako egindako moldaketa bat da. Jatorrizko idatzia, Berria egunkariko albiste bat da, irratian emititua izateko egokitu dudana. Horretarako, notiziaren laburpen bat egin dut. Datu eta ideia garrantzitsuenak hautatu, eta esaldi labur eta ulergarriagoak idatzi ditut notizia minutu batean azaldua eta erraz ulertua izan dadin:

Irratiaren izena: 101 Irratia
Albistegia: Infojarioa
Erredaktorea: Anne Unzueta
Hizlaria: Anne Unzueta
Atala: Komunikazioa
Iraupena: minutu bat

Euskarazko Komunikazio taldeak jaurdunaldi batzuk antolatu zituen atzo Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Bertan, euskarazko irratiek etorkizunera begira dituzten erronkak aztertu zituzten. Xabier Monasterio Bilbo Hiria Irratiko kideak azpimarratu zuenez, irratiek hizkuntza komunitateak trinkotzeko tresna izan behar dute. Horrekin batera, gizarte mailan duten garrantzia azpimarratu zuen. Azkenik, tokian-tokiko gaiak, zein gai globalagoak landu beharko lituzketela gehitu zuen.

Mahai inguruaren ostean, Irratigintza Internet aroan izeneko ekitaldia ospatu zen. Bertan, zenbait aditu bildu ziren irratigintzaren geroari buruzko eztabaidarekin jarraitzeko. Batik bat nabarmendu zutena, oraindik ere, uhinak errege direla izan zen. Gainera, ohiko irratien erosotasuna Sarean urrun dagoela aitortu zuten.